Bart gauean Javier Arkarazo (62 urte, Abadiño, Durangon bizi zen) zesta puntari ohia hil da bihotzekoak jota. Hileta elizkizuna asteazkena, 19:00etan, izango da Durangoko Andra Maria basilikan.
PELOTAZALE DURANGO ELKARTEA
.
2014(e)ko azaroaren 25(a), asteartea
2014(e)ko azaroaren 23(a), igandea
EUSKAL PILOTAREN SORRERA, PILOTA EUSKAL HERRIAN SORTU ZEN?
Munduko historian barrena, zibilizazio askok izan dituzte pilota jokoak, ez joko bakarra, aunitz baizik. Gauza mugikor biribila sortzeko asmoz, hainbat eta hainbat gai erabili dira: landareetatik ateratako materialak, denetariko hari eta zapiak, larrua, latexa.... eta, hara, labore pikorrez beteriko pilota ere erabili izan da jokoan. Buruz-buruzko lehiak izaten ziren, hau da, bata bestearen aurka, eta behar bezala mugatutako zelai edo belar-soroetan aritzen ziren; jokoa denbora pasa zen eta elkarren arteko tema ere, erronka. Ikus dezagun bestela gure haurren jokoa.
Beraz, pilota aldi eta alde orotako jokoa da; baina pilotan aritzeko araurik landuenak Hego Amerikan, Ekialde Hurbilean edota Mendebaldeko Europan ezarri zituzten. Lehenagoko pilota joko zahar horien artean Jeu de Paume, danbolin jokoa eta bahe-jokoa ditugu, oraindik ere bizirik, eta, esan daiteke euskal pilota eta tenisa joko haietatik datozela.
2014(e)ko azaroaren 16(a), igandea
JON ARZUBIA ZESTA PUNTAKO JOKALARIARI EGINDAKO ELKARRIZKETA

*Noiz hasi
zinen zesta puntan jolasten? 1994an 12 urte nituela. Aurretik
Mañarin jolasten nuen esku pilotan baina anaia eta ikastolako 3 lagunek
bultzatuta Zesta punta probatu nuen eta Mañaritik Durangora joan nintzen Zesta
Puntan egitera. 24 urtera arte Durangon aritu nintzen eta orduan Ameriketara
joateko aukera izan nuen.
*Nola
suertatu zen Ameriketara joateko aukera? Bertan ari zen euskaldun bat
etxera etorri zen 3-4 hilabete pasatzera eta bertako enpresak ordezko bat
bidaltzeko eskatu zion. Ni izan nintzen aukeratua Durangoko elkartetik.
*Non egon zinen Ameriketan? Zenbat
denbora? Dania-n egon nintzen (Florida). Laburra izan zen esperientzia, urtebetekoa.
2014(e)ko azaroaren 15(a), larunbata
UNAI AGIRREZABALA PELOTAKO ENTRENATZAILEARI EGINDAKO ELKARRIZKETA
1-
Zein
kategoriatakoak entrenatzen dituzu? Elkartean
dauden guztietan. Txikiekin hasi eta senior mailara arte.
2-
Zenbat
urte daramatzazu elkartean entrenatzaile bezala? 2 urte
3-
Elkarte
honetan bakarrik entrenatzen al duzu? Ez,
Mañariko pilota eskolan ere aritzen naiz entrenatzaile gisan.
4-
Entrenatzaile
bezala zein helburu dituzu? Umeei erakustea. Euskal kulturan parte den kirolaz umeak gozatzea.
5-
Zein
metodo erabiltzen duzu erakusteko? ,denbora guztian partiduak ala eduki
bakoitzeko
ariketak jartzen dituzu? Jolasen bitartez lantzen ditugu teknikak, umeak ez daitezen aspertu.
ariketak jartzen dituzu? Jolasen bitartez lantzen ditugu teknikak, umeak ez daitezen aspertu.
6-
Entrenatzaile
titulurik baduzu? Ez, ez dut aukerarik
izan.
2014(e)ko azaroaren 12(a), asteazkena
TXABER ZABALA PILOTAKO ENTRENATZAILEARI EGINDAKO ELKARRIZKETA
Elkartean dauden guztietan: prebenjaminetan hasi
eta Senior mailara arte
2- Zenbat urte daramatzazu elkartean entrenatzaile bezala? 7
3- Entrenatzaile bezala zein helburu dituzu? Pilotaz disfrutatzea, gozatzea. Umeek ondo pasatzea.
4- Gaur egun pilotan aritzen zara? BAI
5- Zein metodo erabiltzen duzu erakusteko? denbora guztian partiduak ala
eduki bakoitzeko ariketak jartzen dituzu?
Hastapenetik hasita teknika ezberdinak ikasten joateko joko bidez lantzen
ditut
6-
Entrenatzaile titulurik baduzu? Bai.
Título de
Entrenador de pelota por la Federación Vasca
|
2014(e)ko azaroaren 11(a), asteartea
NON EROS DEZAKEGU ZESTA-PUNTAKO XISTERA BAT?
NON EROSI XISTERA?
Miguel Angel Arriaga Uriartek (Berriz, Bizkaia, 1956) bere jaiotza herrian egin zituen hamaika urte. Hortik aurrera, Durangoko institutuan aritu zen 18 urterekin C.O.U.-a amaitu arte.
Espezialitate honetara berandu sartzeak, bi urte pasatu eta gero, xisterak egitearen mundura eraman zuen. Honetarako, bere ikaskuntza prozesua Jose Maria Arriagarekin hasi zen Ezkurdi frontoian eta bi hilabete pasatu ostean Jose Echaberekin jarraitu zuen ikasten Gernikako frontoian. Josek lehenago elkarte bat sortua zuen Jose Miguel Aldazabalekin, gaian beste adituetako bat.
2014(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena
XIII. ASTARLOA SARIA EMAN DIGUTE
Astarloako
kultur elkarteak gure pilota kluba “XIII. Astarloa saria”rekin eskertu nahi
izan digu Durangon gazteen artean egon den eskupilotaren sustapenarengatik.
Esker onaren ekitaldia Durangoko batzokian izan zen ikusle ugariren aurrean.

2014(e)ko urriaren 22(a), asteazkena
DURANGOKO JAIETAN ELKARTEA TXUPINERO TXIKI IZAN ZEN
Durangoko udalak, pelota taldea izendatu zuen 2014ko San Fausto
jaietako txupinazoa jaurtitzeko arduradun.
2014(e)ko urriaren 10(a), ostirala
AURREKOETXEA ETA URIZAR DIRA FABORITO GAUR, DURANGON JOKATU DIREN ESKU PILOTA FINALETAN
Kadete
mailako eta gazte mailako XXIX. Cafés Baqué Pilota Txapelketako irabazleak
Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan erabakiko dira gaur, 19:30etik aurrera.
Buruz buruko finalek ez du hautagai argirik, baina orain arteko bidea ikusita,
kadeteetan Mikel Aurrekoetxea eta gazteetan Mikel Urizar dira irabazteko faboritoak.
2014(e)ko irailaren 24(a), asteazkena
USTE BEZAIN ONDO JOAN ZEN ATZO EGIN ZEN HITZALDIA
2014(e)ko irailaren 22(a), astelehena
PELOTARI BURUZKO MAHAI INGURUA BIHAR JESUITA IKASTETXEAN ASTARLOA KULTUR ELKARTEAREN ESKUTIK
Roberto Garcia-Ariño eta Iñaki Gorostiza pilotari ohiak eta Pablo Berasaluze, Ibai Zabala eta Txaber Zabala pilotariak izango dira mahai inguruko gonbidatu bereziak. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da jesuita ikastetxean. Animatu eta parte hartu!
2014(e)ko irailaren 8(a), astelehena
TAKOAK JARTZEN IKASTEKO IKASTAROA JAI ALAIEN.
2014(e)ko ekainaren 4(a), asteazkena
UDAKO KANPUSA!
Uztaileko lehenengo 15 egunetan izango da. 8-11 urte
bitarteko umeentzat zuzenduta doa. Kanpusa goizez izango da, 10:00etatik 13:00etara hain zuzen. 25 gaztek edukiko dute bertan parte hartzeko aukera.
Helburu nagusiak umeak pilota ezagutzea eta gozatzea izango da.
Izen emateko helbide elektronikora, gaztearen izena, abizenak, adina eta kontu korronteko zenbakia eman beharko da.
Izena emateko 20€ ordaindu beharko dira.
Izena emateko epea ekainaren 25ean amaituko da.
Besterik gabe, ANIMATU ETA PARTE HARTU!
helbide elktronikoa: tzabala@hotmail.com
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)