Elkartean dauden guztietan: prebenjaminetan hasi
eta Senior mailara arte
2- Zenbat urte daramatzazu elkartean entrenatzaile bezala? 7
3- Entrenatzaile bezala zein helburu dituzu? Pilotaz disfrutatzea, gozatzea. Umeek ondo pasatzea.
4- Gaur egun pilotan aritzen zara? BAI
5- Zein metodo erabiltzen duzu erakusteko? denbora guztian partiduak ala
eduki bakoitzeko ariketak jartzen dituzu?
Hastapenetik hasita teknika ezberdinak ikasten joateko joko bidez lantzen
ditut
6-
Entrenatzaile titulurik baduzu? Bai.
Título de
Entrenador de pelota por la Federación Vasca
|
7-
Gaztetan pilotaria izan zinen? Bai, 29
urte daramatzat pilotan jolasten.
8-
Zergatik hasi zinen pilotan? Herri txiki batekoa naiz eta bertan danok
frontoian aritzen ginen. Txikitatik pilota ikusi dut etxean.
9-
Zein kategoriatan jolastu zenuen? Senior
10- Kategori bakoitzean zeri ematen diozu zuk garrantzia?
Prebenjaminetan: Pilota ezagutzea.
Benjaminei, Alebinei eta Infantilei: disfrutatzea.
Federatu mailan: konpetiziora begira entrenamendu gogorragoak gehiago eskatzen diet.
11- Durangoko elkarteaz gain beste nonbait entrenatzaile ari zara?
Lehen federazioko selekzioa entrenatzen nuen, orain ez. Gaur egun Durangon aritzen naiz bai
entrenatzaile eta baita epaile lanak egiten ere.
12- Zer du pilotak beste kirolek ez dutena?
Norbere buruarenganako konfiantza asko lantzen da. Kantxan buruz buru zein
binakako partiduetan zure erabakiak eta ekintzak garrantzitsuak dira.
Kontzentrazio handia izan behar da eta buruaren kontrola pasarazten diete.
Askotan pasatu izan zaigu, pilotari oso onak, lotsatiak direnak eta ez
dutenak konpetitu nahi. Edo batzuetan konpetitu baina urduritasun eta lotsa
horrek oso gaizki pasatzen dute.
13- Gazte batek zuen elkartean izen emateko nora jo behar du?
Inongo arazorik gabe, frontoira hurbildu
eta Unai edo nigana zuzendu.
14- Entrenatzaile falta somatzen da? Entrenatzaile falta baino gehiago, formakuntza egokia duten entrenatzaileak behar ditugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina