Batez ere, gaur
egungo egoeran eta harrobiko lanak dakartzan zailtasunetan zentratu zen mahai-ingurua.
Harrobiko pilota sustatzeko neurri berrien beharra azpimarratu zuten, eta
egunerokatasunean ikusten diren arazoen gainean duten ikuspuntua zein den
azaldu zuten: pilotaleku gutxi daudela eta eurak sarritan itxita egoten direla;
haur kategoriara heltzen direnean uzten dutela pilota gaztetxo askok, pilota
bigunetik gogorrera pasatzen direlako; edota gaur egungo gazteek aisialdirako
dituzten aukera anitzak aipatu zituzten, besteak beste.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina