ELKARTEA


NOR GARA?
Durango herriko pelota elkarte bat gara. Euskal pelotako bi espezialitate lantzen ditugu: Zesta punta eta eusku pilota. Bertan gazteak entrenatzeaz gain hainbat txapelketatan parte hartzen dugu hastapenean.

HISTORIA:
Orain dela 50 urte eman genituen lehen urratsak esku pelotako elkarte bezaladuela 10 urte berriz, zesta puntan aritzeko aukera eskaintzea erabaki genuen, eta halaxe egin genuen. Gaur egun, Durangoko gazteez gain, Mañari, Gernika eta Orozkoko pilotariek osatzen dugu kluba. Adin guztietako  110 gazte daude elkartean, horietatik 80 pelotan dabiltza gainontzeko 30ak berriz zesta puntan.
Egoera ez da horren gozoa izan elkartearen historia guztian zehar, eta biziraun ahal izateko, behar beharrezkoa izan da Durangoko Udalak eta Bizkaiko Euskal Pilotako Federakuntzak sinatu zuten akordioa.

HELBURUAK:
Durangoko zein inguruko herritarrei esku pilota eta zesta puntaren inguruan erakustea, interesa sortzea eta lehiatzeko aukera ematea. 

IZEN EMATEA
Elkartean pilotan aritu nahi izanez gero, bertara hurbildu eta izena emateko aukera egongo da, edozein maila duelarik ere. Horrez gain, 2010etik, elkarteko entrenatzaileak Durangoko ikastetxe guztietan bi saio ematen ditu gorputz hezkuntzako orduetan, hain ospetsuak ez diren pala eta zesta puntako jokamoldeetan jokatzen ikas dezaten, besteak beste. Izen ematea doakoa da. 

PARTE HAR DEZAKETEN ERABILTZAILEAK:

Durangoko pelotazale elkartean, edonork har dezake parte. Hori bai, ez dugu elbarrituentzako inongo baliabiderik ezta eskaintza berezirik ere. 8 urte baino zaharragoa den edonork eman dezake izena elkarte honetan. Aurrez azaldu dugun pausoak jarraituz.

ELKARTEKO MATERIAL BALIABIDEAK:

Elkartean materialei dagokionez, behar diren baliabide guztiak daude.
 Alde batetik esku pelotako espezialidaderako honako baliabideak ditugu:
- Kategoria bakoitzeko 15 pelota inguru.
- Uztaiak
- Konoak
- "moko berdea"
- Esparatrapua
- Takoak
Bestalde, material aldetik zesta puntarako baliabide hauek ditugu:
- 4 larruzko xistera
- 10 plastikozko xistera
- Kategoria bakoitzeko 12 pelota
- 8 kasko
- 8 betaurreko

ADMINISTRAZIO KONTSEILUA
Presidentea    D. Ángel Sauto Garma
Presidenteordea         D. Juan José Areitio Berrioategortua
Idazkaria         D. Eduardo José de Zabala Puertas
Diruzaina        D. Jose Antonio Gutiérrez Mesa
Batzordekidea            D. Juan Mari Legorburu Zabala
1.Ordezkoa     D. Unai Agirrezabal Unamunzaga

2.Ordezkoa     D. Jon Aranburu Ingunza

ESTATUTUA:



10 iruzkin:

  1. Oharrak:
    Oso ondo antolatuta, fondoa aproposa klubarako. Oinarrizko irizpideak agertzen dira eta baita ere zesta puntari buruzko informazioa agertzen da. Argazki eta bideoen atala oso zabala da, nabaritzen da lana egin dutela.
    nota: 9,5

    ErantzunEzabatu
  2. 1- Informazio iturri asko darabiltza eta guztiak zuzenak dira, horrela galderak ondo erantzunda daudela ikus dezakegu. Ordenatutako bloga da, irizpideak oso erraz erantzuten disuena, baina IKTen garapena didaktikoagoa izan zitekeen. Hizkuntza aberatsa eta ulergarria, eta gainera, ortografia akatsik gabea.
    2- Ebaluazio irizpide zehatzei dagokienez guztiak aurkitu ditut eta ondo garatuta guztiak ere.
    3- NOTA: 9

    ErantzunEzabatu
  3. 1.-Ebaluazio irizpide nagusiak: Datuak jasotzerako garaian elkarrizketak gauzatu dituzte eta instalazioak bisitatu dituzte. Bloga ondo aurkeztuta dago, hau da, testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia, eta lagungarriak dien eskemak jarri dituzte. IKT tresnak modu egokian erabili dituzte eta blogaren diseinua argia eta erakargarria da, atal desberdinak baititu garatutako alderdi bakoitzeko. Nahiz eta kolaborazio lan bat izan dela jakin, blogean bertan ez da taldekide guztien parte-hartzea ziurtatu. Bukatzeko, ortografia akatsik gabea eta argia da.
    2.-Ebaluazio irizpide zehatzak: Pilota elkartearen kokapena ondo azalduta dago, baita bere ibilbide historikoa ere. Elkartean parte hartu dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak ere esplikatuta daude eta baita erabiltzaile hauek praktikatzeko eskura dituzten instalazioen ezaugarriak ere. Administrazio kontseiluko partaideak ere topa ditzakegu, material baliabideekin batera. Hortaz gain, elkartearen helburu nagusiak eta honek antolatzen dituen ekitaldiak agertzen dira. Honekin batera, bertan praktikatzen diren espezialitateen adibideak topa ditzakegu, bai bideo moduan baita argazkien bidez ere.
    3.-Kalifikazioa: 9,5.
    4.- Haritz Alduntzin, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateko 1. Mailako ikaslea.

    ErantzunEzabatu
  4. Hasteko, esango dut blogga oso ondo dagoela.Izan ere,datuak lortzeko iturri ezberdinak erabili dituzue; alde batetik, elkarrizketak gauzatu dituzue,Jon Arzubiari Unai, Agirrezabalari eta Txaber Zabalari egin diezuena adibidez. Gainera, instalazioak bisitatu dituzue argazkiak eta bideoak lortzeko, beraz alde horretatik, oso ondo dago.Bestetik,gauzatu duzuen distribuzioa ezinhobeto dago, izan ere, atal bakoitza argi eta garbi azaltzen da eta horietan eman dituzuen azalpenak oso argiak dira. Horregatik, ezin dut ezer txarrik esan bloggaren diseinuari buruz. Baina ez dut zuek batera agertzen zareten argazkirik ikusi. Halere, euskera on batean idatzi duzue guztia eta informazioa oso ondo dago.Bukatzeko, esango dut bertan jokatzen diren modalitate guztiei buruz azalpenak eman dituzuela. Blogga bikain dagoela iruditu zait,beraz 9 bat merezi duzuela uste dut.
    Mikel Betolaza, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateko 1. Mailako ikaslea.

    ErantzunEzabatu
  5. Asko gustatu zait bloga. Oso erakargarria iruditu zait. Informazio iturri asko erabili dituzuela ikusten da. Galdetutakoari ondo erantzun diozue, puntu batzuetan sakonduz. IKT-ak erabili dituzue, argazki eta bideoak txertatuz. Erraz erabil daitekeen bloga dela iruditzen zait, edukia ondo antolaturik baitago.
    Euskararen erabilera egokia egin duzue, baina ezin da jakin ea talde lana izan den ala ez, honen inguruan informaziorik ez dagoelako. Hala ere, bloga oso polita iruditu zait, eta lan oso ona egin duzuela pentsatzen dut. Nire azken nota 9koa izango da.

    Izar Azkoaga (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateko 1. mailako ikaslea).

    ErantzunEzabatu
  6. EBALUAZIO IRIZPIDE NAGUSIAK

    Informazio iturriei dagokionean, hainbat informazio iturri erabili dituztela ikusten da, batez ere askotariko elkarrizketak egin dituzte: bai pilotariei, bai entrenatzaileei … Eta hori oso aberasgarria da.
    Bestalde, garatutako edukiak bere osotasunean erantzuten dio eskatutako informazioari, eta horrez gain, eskuineko zutabean informazio gehigarria ere txertatu dute hainbat esteka erabiliz.
    IKT-etan, batez ere argazki eta bideoetan zentratu dira, klubeko pilotarien partiden argazki eta bideoetan zehazki esanda. Nahiz eta landuago egon daitezkeen, oro har, baliabide egokiak erabiltzen dira.
    Informazioa bikain banatuta eta antolatuta dago. Azpitaldeak oso lagungarriak dira, irizpideak aurkitzerako orduan laguntza handia ematen baitute. Gainera, informazioa zehaztasun handiz eskaintzen da, eta blogaren estetika oso ikusgarria da.
    Azkenik, nahiz eta ortografia akats batzuk aurki daitezkeen (oso gutxi), hizkuntza oso garbia eta ulergarria erabiltzen da blogean.

    EBALUAZIO IRIZPIDE ZEHATZAK

    Blogak eskatzen diren irizpide garrantzitsuenei buruzko informazioa era zehatz eta egokian biltzen du, eta gainera, irizpide bakoitza erraztasunez identifika daiteke.

    KALIFIKAZIOA: 9

    Aitor Zubikarai, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietak 1.mailako ikaslea

    ErantzunEzabatu
  7. PELOTAZALE DURANGO ELKARTEA
    1. Bloga oso egokia iruditu zait, irakurtzeko erraza, ondo antolatua eta informazioa soberan dauka. Erabili dituzten informazio iturriak ere oso egokiak, jakintza duen jendearekin hitz eginez eta informazioa leku anitzetatik lortuz. Ikusten diodan arazo bakarra da leku batzuetan informazio gehiegi sartu duzuela eta batzuetan informazioa ez da nahi bezain erraz aurkitzen. Adibidez albisteetan elkarrizketak eta xistera nola egin moduko atalak sartu dituzte eta nik beste orrialde baten sartuko nituzkeen gauzak dira.
    2. Alderdi espezifikoak ere ederki bete dituzte, pilotari eta entrenatzaileei entrebistak eginez eta instalazioak bisitatu eta argazkiak eginez. Elkartearen antolaketa ere oso ondo bete dute, elkartea eta instalazioak non dauden ondo argituz, argazki albuma eginez eta eskolako jarduerak oso ondo azalduz.
    Kalifikazioa: 9
    Paul Arrieta, Jarduera fisikoari eta kirolari aplikatutako zientzia 1. maila

    ErantzunEzabatu
  8. Hasierako orria oso egokia, agian datu ezberdinetako sarrerak behean gelditu zaizkizue.
    Informazio pila bat daukazue eta ongi adierazia gainera, multimediak (argazki+bideoek) asko aberasten dute lana.
    Kanpo loturak ere badituzue pilota federazio ezberdinekin, informazio gehiago behar izatekotan bidea errazteko.
    Oso lan ona egin duzue.
    Ander Gerrikaetxebarria, JFKZ 1
    Kalifikazioa: 9,6

    ErantzunEzabatu
  9. - Blog oso erakargarria egin zait lehen inpresioa asko gustatu zaidalako. Ebaluazio irizpide nagusiak betetzen ditu osotasun batean beharrezko den informazio guztia erantsi dutelako. Bloga egiteko erabili duten diseinu eta aurkezpena gustatu zait, informazioa oso erraz aurki dezakegulako eta euskal pilotaren inguruko orrialde interesgarriak eskuragarri jartzen dituelako. IKT-tresnak ondo erabili dira orohar, bai argazki, bideo eta beste web orri batzuk ageri baitira. Erabili den euskara bloga egiteko argia eta zehatza da, gaiaren inguruko lexikoa erabili delako.
    - Modalitate ezberdinak azalduta agertzen dira, hala nola esku pilota eta zesta punta. Hori gutxi balitz, aholku ezberdinak agertzea oso garrantzitsua dela uste dut.
    - Nire kalifikazioa 9 da.
    - Martin Agirregabiria Padilla (Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientzien lehenengo mailako ikaslea)

    ErantzunEzabatu
  10. • Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabiltzea: informazio iturri ezberdinak eta anitzak erabili dira, horren lekuko delarik lanaren aberastasuna.
    • Aurkezpenaren argitasuna: ulergarria eta antolatua. Gauzak aurkitzen erraz daude.
    • IKT-tresnen erabilera: argazkiak eta bideoak ikus daitezke, bereziki argazki asko. Azken honek irakurtzeko blog erraza bihurtzen du.
    • Blogaren diseinua: estetiokoki oso polita iruditu zait bereziki esteken letra tipoa eta hasierako argazkia. Irakurtzen erraza.
    • Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea: adierazpen egokia ,zuzena, ortografia akatsik gabea.

    Hondorioz, 8,5ekoa jartzen diot durangaldeako pilota eskola honen gainean burututako lanari batetik ebaluazo irizpideak betetzen dituelako eta bestetik, ez dutelako taldelanaren orijinaltasuna galdu.

    ErantzunEzabatu