1945ean inauguratu zuten Ezkurdi pilotalekua. Geroztik, zesta-punta, esku-pilota eta pala partida ugari hartu izan ditu. Herriaren erdian dago kokatuta, eta etorkizuneko pilotariak entrenatzeko erabili ohi da. Taberna eta aldagelak ditu.
HISTORIA: XVIII.
mendean antzinako frontoiak hainbat modernizaziori egin behar izan zien aurre.
Garai hartan, “Luzetara” izeneko jokoa estazio aldera praktikatzen zen, eta
munduko frontoirik handiena egiteko asmotan, norabidea aldatu eta frontoia
Lapiko ostaturaino luzatu zen. Gaur egun, frontoiaren ezker horma izandakoaren
azken kuadroak, 17a eta 18a, ikus daitezke eta baita 2005. urtean jarritako
plaka bat ere hurrengoa esanez: “Pareta
honek osatzen zuen frontoi zaharraren gainaldea, Ezkurdi jai-alai berria eraiki
eta inauguratu zen, 1945eko ekainaren 13an.”.
Frontoi luzea da, 54m ditu hain zuzen.GAUR EGUN:
Gaur
egungo Ezkurdiko Jai-alai frontoia estalita dago eta zesta puntako partidak
nabarmentzen dira. Nahiz eta 50 urte baino gehiago eduki 56m neurtzen ditu eta 700 pertsona sartzen
dira bertan.
NON DAGO?
Jai Alai frontoia Ezkurdi plaza, 6
"PILOTAKO JOKOA" ESKULURA:
SAN FAUSTOKO FRONTOIA
Frontoi motza da, 36m ditu hain zuzen. Hori dela eta, frontenis, paleta eta esku pelotarako (banaka eta binaka) bakarrik erabiltzen da.
NON DAGO?
San fausto pilotalekua, Ebaristo Bustintza Kirikiño kalea, 11 a, Durango
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina