2014(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena

XIII. ASTARLOA SARIA EMAN DIGUTE

Astarloako kultur elkarteak gure pilota kluba “XIII. Astarloa saria”rekin eskertu nahi izan digu Durangon gazteen artean egon den eskupilotaren sustapenarengatik. Esker onaren ekitaldia Durangoko batzokian izan zen ikusle ugariren aurrean.

Pilar Ardanzak, EAJko udaleko batzordeko presidente eta diputatuak eta Aitiziber Irigorasek, Durangoko alkate andreak, Angel Sautori, gure klubeko presidenteari, eman zioten saria. Astarloa kultura elkarteak bereizketa bat egin zuen gure klubarekin beraien jardunbidean zehar kolaboratu duten pertsonei nahiz entitateei esker on publikoa eskaintzeko. 


Aurreko hainbat ekitalditan ere sari hau jaso dutenen artean, hau da, Batzoki Taribatarraren eraikinaren zutabe baten erreplika lortu dutenen artean hainbat durangar ospetsu daude, hala nola: Txetxu Baqué, odol emaileen elkartea, “orfeon Durangues”, JAED, Tabirako, Kristina Dantza Taldea, Alpino Tabira, Durangar txirrindularitza elkartea, Gerediaga elkartea, Juan de Iciar elkartea, Karmel Onandia eta Azterlan metalurgia-ikerketa zentroa.


Gure klubak Durangoko pilota eskola 30 urtez mantendu du eta gaur egun San Fausto eta Ezkurdi frontoien artean 60 gazte parte-hartzaile baino gehiago ditugu. Saria jaso ostean, Sautoren Jose Maria Aguirre “Peter” hildakoari eta hainbat urtez klubeko presidentea izandakoari zuzendu zizkion lehen hitzak eskerrak emanez.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina