2014(e)ko azaroaren 11(a), asteartea

NON EROS DEZAKEGU ZESTA-PUNTAKO XISTERA BAT?

NON EROSI XISTERA?

Miguel Angel Arriaga Uriartek (Berriz, Bizkaia, 1956) bere jaiotza herrian egin zituen hamaika urte. Hortik aurrera, Durangoko institutuan aritu zen 18 urterekin C.O.U.-a amaitu arte.

Nerabezarotik, garai hartan normala zenez, eskupilotan aritu zen eta 16 urterekin jubenilen ligara iritsi zen. Halere, esku pilotan jolasteari utzi behar izan zion partiduak jokatu eta gero bere eskuak ez zirelako ongi sendatzen. Egoera honek, Miguel Angel zesta-puntan aritzera animatu zuen eta Jose Urbietak zuzendutako eskolan izendatu zen, Ezkurdi frontoian. Garai horretan, profesional nabarmenen artean Elejabarrieta anaiak, Rafael Gorroño, José Antonio Idigoras, Roberto Azkarate, Ramón Zarandona eta Pedro Mari Garita  aurkitzen dira, oso ohikoak Ezkurdi frontoian.
Espezialitate honetara berandu sartzeak, bi urte pasatu eta gero, xisterak egitearen mundura eraman zuen. Honetarako, bere ikaskuntza prozesua Jose Maria Arriagarekin hasi zen Ezkurdi frontoian eta bi hilabete pasatu ostean Jose Echaberekin jarraitu zuen ikasten Gernikako frontoian. Josek lehenago elkarte bat sortua zuen Jose Miguel Aldazabalekin, gaian beste adituetako bat.





Bi urtez xisterak egiten igaro ondoren, bere lanarengatik dirurik ez zuenez kobratzen ezta ordaintzen ere,1976an Berrizen bere baitan lantegi bat sortzea erabaki zuen. Lantegi hau oraindik ere existitzen da. Halere, esan beharra dago garai hartan ikasleek bere irakasleei adostutako diru kopurua ordaindu behar zietela, armagintzan adibidez.
Miguel Angelen iritziz, xisterak tradiziozko metodoak erabiliaz egiten ona izateko pazientzia handia eduki behar da oso lan errepikakorra delako. Halaber, hainbat orduz banketa batean eserita egoteak oso era negatibo batean eragin dezake bizkarrean zein zerbikaletan. Era berean, beharrezko trebetasuna norberearen araberakoa da baina praktikatuz lortu egiten da.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina