AHOLKUAK

1-   ESKUEN BEROKETA

Eskuen beroketa entrenamendu eta partiduen aurretik ezinbestekoa da eskupilotan aritzeko. Hainbat beroketa mota ezberdinen daude:
  1. Igurzketa edo kolpe bidezko beroketa: Eskuak berotzeko modu on bat txalo egitea edo eskuak bata bestearekin igurtzea da. Eskuak lixatutako eta bernizatu gabeko egur zati batekin ere igurtzi daitezke.
  2. Hatz lodiarekin eskuei masajea eman: eskuinek hatz lodiarekin eskumako eskuari masajea eman eta berdina alderantziz. Ariketa hau 5 minutuz egin esku bakoitzarekin. Masaje hauek efektu ezberdinak eragiten dituzte:
    1. Azalean: Tenperaturaren igoera eragiten du. Aldi berean ehundura, sendotasuna eta azalaren elastikotasuna hobetu egiten dira.
    2. Odolaren zirkulazioan: arterietako fluxuan igoera bat egoten da eta ondorioz, elikagaien eta oxigenoaren ekarpen handiagoa ehunetan. Odol kapilaretan ere basodilatazioa gertatuko da.
    3. Nerbio-sisteman: Azalaren zentzumen errezeptoreetan aktibazioa gertatzen da eta hori dela eta sedazio antzeko bat gertatzen da.
    4. Eskumuturreko eta hatzaparretako gihar flexoreen uzkurketa: 5 minutu inguru esku bakoitzarekin. Bi eratan egin daiteke:
                                          i.    Esku azpirantz mugitu hatzaparrak banan-banan beste eskuko hatz erakuslearekin erresistentzia eginez.
                                        ii.    Eskuko hatzapar guztiak aldi berean flexionatu. Atzapar guztiekin batera, hatz lodia ezik, esku azpirantz mugitu beste eskuarekin erresistentzia eginez.

    1. Eskumuturreko flexoreen uzkurdura: Flexioaren mugimenduan esku batekin besteari erresistentzia eskaini.
Uzkurdura hauekin, gerora pilotaren kontra etengabe kolpatuak izango diren  giharren tendoi flexoreak partidua baino lehenago prest egotea lortuko dugu. Halaber, eskuaren gihardura intrintseka ere prestatzen dugu, hau da, eskuaren berezko gihardura.

2-   PARTIDU ONDORENGO TRATAMENTUA

Esku pilota praktikatu ostean ager daitekeen eskuetako mina ekiditeko zenbait urrats:
1.Izotza jarri: Partidua amaitu bezain pronto izotza jartzea oso gomendagarria da, trapu edo benda batekin beti ere. 15 eta 20 minutu artean aplikatu beharko da.
2.Bainu hotz eta beroak: 24 ordu inguru pasatu ostean egingo da, ur beroz (38º-40º) betetako balde bat eta ur hotzez (18º-20º) betetako beste balde bat beharko ditugu. Esku mindua ur berotan 3 minutuz eduki beharko da, jarraian ur hotzetan minutu batez edukitzeko. Prozesu hau bost aldiz burutzeak (guztira 20 min.) on egingo dio eskuari.
3.Behar izanez gero, analgesiko eta antiinflamatorioekin tratatu, krema (Voltaren, adibidez) bidez aplikatzea egokia litzateke mindutako gunean bertan.

Oraindik minak jarraitzen badu, fisioterapeuta batengana jotzea gomendatzen da, honek, zirkulazioa hobetzeko masaje bat emateko, elektroterapia, ultrasoinua edo luzaketa miotendinosoak aplikatzeko.

3- UMEEN ESKU ETA ORKATILETARAKO ALDEZ AURREKO NEURRIAK


A)Eskuak:
1.Esku eta besoak pixkanaka berotu, luzaketa eta giroen bidez eta pilota indar gutxirekin joz hasi, umeek berotu gabe hasteko joera badute ere.
2.Pisu eta tamaina egokiko pilotarekin jokatu, pilota txikiegiarekin edo gogorregiarekin jokatzeak min eman baitiezaioke.
Pausu hauek jarraitu arren min hartzen bada, lasai, edonori gerta diezaioke eta. Kasu hauetan, honako urratsak betetzea gomendatzen da: Jokatzeari utzi, izotza sarri-sarri jarri, bainu bero eta hotzak txandakatu, krema eman, eta pilotariek egiten duten gisan, pilota bigunarekin kolpe batzuk ematen hasi egun batzuetara.
B)Orkatilak:
1.Beroketa egokia egin, giroak, luzaketak… gorputza preparatzeko oso garrantzitsua da.

2.Orktilaren prestaketa egitea bihurrituak ekiditeko: hanka puntetan ibili, orpoekin ibili, hanka baten gainean mantendu oreka… 3 minutu hartzen dituzten ariketa hauek egunero egitea oso interesgarria litzateke.


4- NOLA JARRI TAKOAK?





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina