ZESTA PUNTA

JOKO ARAUAK:
Sakearen punpa, frontisetik  42-44 metroen artean eta ezker paretatik gutxienez 4 metrora egin beharko da, bi paretaz sakatzea debekatuta dagoelarik. Frontisa jo ondoren, kantxako 4 eta 7 koadroen artean egin beharko du lehen botea.
Banaka jokatzean, sakea ezingo da errebesez egin, eta ezingo da airez edo bote azkarrean erantzun, hala eginez gero falta delarik. 
Pilotak ezin du xistera barruan punpa egin uztaitik gora irtenez. 
Pilota jasotako moduan jaurtiko da, hau da, errebesez jasoz gero, hala jaurti beharko da (eta alderantziz). Posizioa mantendu arren, jaurtitzeko era gehiegi aldatzen bada ere, falta. Pilotak xisteran denbora gehiegi badarama ere, aurkariarentzat izango da tantoa, pilotaria lekutik gehiegi mugitzen bada gertatuko den gisan.
Erabaki hauek guztiak epaile nagusiak hartuko ditu, eta honen iritzia eztabaidaezina izango da.
JOKALEKUA:

54 metroko pilotalekua.
EZAUGARRIAK:
Espezialitaterik hedatuena mundu zabalean eta ikusgarriena ere bai. Pilota ziztu bizian doa, batzuetan 300km orduko abiaduran. Zurezko (gaztaina) eta zumezko erremintarekin jokatzen da eta larruzko eskularrua du, eskua sartzeko.
TRESNA:
Gaztainondoz eginikoa, zarratutako zumez ehundutakoa, ubide itxurakoa eta ondua eta, pilotari eusteko poltsa bat duena, tako, kosta (saihets itxurako egitura), uztai eta puntaz osatutakoa. Eskularrua larruzkoa edo antzeko materialen batez eginikoa izanen da. 
  • Luzera guztira: 62 / 68 cm.
  • Poltsaren sakonera: 15 / 16 cm.
  • Luzera kurba eta guzti: 90 / 100 cm.
PILOTA:
  • Nukleoaren pisua: 90-115 g.
  • Pisua guztira: 115-130 g.
ELKARTEKO KATEGORIAK:


*Alebinak (11 eta 12urte) (aisialdiko taldea)
- 7 mutill eta 3 neska daude. Talde batean antolatzen dira eta astean bi ordu entrenatzen dute Ikerrekin.

*Infantilak (13 eta 14 urte) (hastapeneko taldea)

- 4mutil eta bi neska daude. Talde batean antolatzen dira eta astean bi ordu entrenatzen dute Ikerrekin.

*Kadeteak (15 eta 16 urte) (hastapeneko taldea)
5 mutil daude. Talde batean antolatzen dira eta astean bi ordu entrenatzen dute Ikerrekin.

*Jubenilak (17 eta 18 urte) (hastapeneko taldea)
5 mutil daude. Talde batean antolatzen dira eta astean bi ordu entrenatzen dute Ikerrekin.

*Nagusiak (19 urtetik gora) (errendimendura bideratutako taldea)
4 mutil daude. Talde batean antolatzen dira eta astean bi ordu entrenatzen dute Ikerrekin.


ELKARTEKO MODALIDADEAK:


Zesta-puntan, binaka eta banaka jokatzeko aukera dago frontoi luzean eta gure elkartean biak egiten dira.


ELKARTEKO ENTRENATZAILEA:


Iker Iturbe Arrese:

-Jaiotze-data: 1975ko abenduaren 23  (1975/12/23)
-Kategoria: Seniorra
-Posizioa: Aurrelaria
-Entrenatzaile tituloa: Ez du inongo entrenatzaile titulurik, baina 2002tik zesta-puntako entrenatzailea da.

ENTRENAMENDU ORDUTEGIAK:



*Alebinak: Astearte eta ostegunetan 16:00 -17:00etara ezkurdi jai alai pilotalekuan.

*Infantilak: Astearte eta ostegunetan 17:00 -18:00etara ezkurdi jai alai pilotalekuan.


*Kadeteak: Astearte eta ostegunetan 18:00 -19:00etara ezkurdi jai alai pilotalekuan.

*Jubenilak: Astearte eta ostegunetan 19:00 -20:00etara ezkurdi jai alai pilotalekuan.

*Nagusiak: Astearte eta ostegunetan 20:00 -21:00etara ezkurdi jai alai pilotalekuan.


XISTERA NON EROSI?


Migel Angel Arriaga Ugarte

ZESTA PUNTA BARRUTIK:




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina