2014(e)ko azaroaren 15(a), larunbata

UNAI AGIRREZABALA PELOTAKO ENTRENATZAILEARI EGINDAKO ELKARRIZKETA


1-      Zein kategoriatakoak entrenatzen dituzu? Elkartean dauden guztietan. Txikiekin hasi eta senior mailara arte.

2-      Zenbat urte daramatzazu elkartean entrenatzaile bezala? 2 urte

3-      Elkarte honetan bakarrik entrenatzen al duzu? Ez, Mañariko pilota eskolan ere aritzen naiz entrenatzaile gisan.

4-      Entrenatzaile bezala zein helburu dituzu? Umeei erakustea. Euskal kulturan parte den kirolaz umeak gozatzea.

5-      Zein metodo erabiltzen duzu erakusteko? ,denbora guztian partiduak ala eduki bakoitzeko 
ariketak jartzen dituzu? Jolasen bitartez lantzen ditugu teknikak, umeak ez daitezen aspertu.

6-      Entrenatzaile titulurik baduzu? Ez, ez dut aukerarik izan.


7-      Gaztetan pilotaria izan zinen? Bai, gaur egun ere jolasten dut senior mailan

8-      Kategori bakoitzean zeri ematen diozu zuk garrantzia? 
Prebenjaminetan: Pilota ezagutzea.
Benjaminei, Alebinei eta Infantilei: disfrutatzea.
Federatu mailan: konpetiziora begira entrenamendu gogorragoak, gehiago eskatzen diet.

9-      Beste kirolen bat praktikatzen duzu? Lehen futbolean ere aritzen nintzen baina heldu zen momentu bat bata edo bestea aukeratu behar nuena eta pilotarekin geratu nitzen. Pilota gehiago gustatzen zait eta gainera hobeto moldatzen nintzen.

10-   Ze ikasketa dituzu? Magisteritza, kirol espezialitatean.
11-   Gomendatuko ahal zenioke edonori pilotako entrenatzailea izatera? Zergatik? Oso aberasgarria den kirol bat iruditzen zait pilota. Kirolaz gozatzeaz gain pertsona bezala balore asko hartzen ditugu, eta ia formazio egoki bat izan ezkero, perfektua izango litzateke.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina