
*Noiz hasi
zinen zesta puntan jolasten? 1994an 12 urte nituela. Aurretik
Mañarin jolasten nuen esku pilotan baina anaia eta ikastolako 3 lagunek
bultzatuta Zesta punta probatu nuen eta Mañaritik Durangora joan nintzen Zesta
Puntan egitera. 24 urtera arte Durangon aritu nintzen eta orduan Ameriketara
joateko aukera izan nuen.
*Nola
suertatu zen Ameriketara joateko aukera? Bertan ari zen euskaldun bat
etxera etorri zen 3-4 hilabete pasatzera eta bertako enpresak ordezko bat
bidaltzeko eskatu zion. Ni izan nintzen aukeratua Durangoko elkartetik.
*Non egon zinen Ameriketan? Zenbat
denbora? Dania-n egon nintzen (Florida). Laburra izan zen esperientzia, urtebetekoa.
*Diru laguntzarik jasotzen zenuen? Texas Hold´em Poker empresan kontratua nuen professional bezala. Zesta
puntan jarduten nuen denbora guztian.
*Zenbat euskaldun zenituen inguruan? Gure frontoian 45 lagun ingurutik, 32 euskaldunak ginen. Mexikarrak ere
bazeuden, amerikarrak… Beste euskaldun asko Miamin, Orlandon…beste leku
batzutan zeuden.
*Zesta
puntak nolako afizioa zuen? Ni egon nintzen urtean 2006an ez
zegoen afizio handirik. 1985 inguruan itzelezko afizioa egon zen baina apurka
apurka bajatzen joan da. Neguan, frontoietan jende gehiago ikusten zen, Canada
aldeko jendea beheko herrialdeetara jeisten zelako klima beroago baten bila eta
bertan zeudela frontoietara etortzen ziren.
*Entrenamenduak,
partidak…zein zen zuen plangintza? Astelehenetan ezik, egunero
jolasten genituen partidak “kinielak” 7-9 tantotara. 8 pareja elkartzen ginen
eta txapelketa txikiak egiten genituen. Horrez gain frontoi desberdinen arteko
txapelketak ere izaten genituen.
*Errepikatzeko
moduko esperientzia, Jon? Bai noski. Bizimodu oso ona zen hura, zesta puntan jolastu
eta gozatuz gau eta egun.
*Gaur egun
jarraitzen ahal duzu zesta puntan? 25 urterekin bueltatu nintzen eta 5
urte jarraitu dut Durangoko Jai alaia frontoian ensaiatzen, orain ez naiz
joaten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina