Kadete
mailako eta gazte mailako XXIX. Cafés Baqué Pilota Txapelketako irabazleak
Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan erabakiko dira gaur, 19:30etik aurrera.
Buruz buruko finalek ez du hautagai argirik, baina orain arteko bidea ikusita,
kadeteetan Mikel Aurrekoetxea eta gazteetan Mikel Urizar dira irabazteko faboritoak.
Gazte mailan
Mikel Urizar markinarra eta Markel Esain gernikarra izango dira aurrez aurre.
Esainek finalerdiak jokatu barik lortu zuen finalerako txartela, Arrizabalaga
eskuko minez zegoelako. Urizarrek, aldiz, erraztasun handiz kanporatu zuen
Basabe sestaoarra: 22-2.
Bi
pilotariak atzelariak dira. Urizarrek pilota gehiago luzatzen du, eta hori arma
esanguratsua da buruz buruko partiduetan. Esainek defentsan lan handiagoa
izango duela dirudi. Pilota asko eramaten baditu eta kantxan azkar ibiltzen
bada, irabazteko aukera izan dezake.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina