Uztaileko lehenengo 15 egunetan izango da. 8-11 urte
bitarteko umeentzat zuzenduta doa. Kanpusa goizez izango da, 10:00etatik 13:00etara hain zuzen. 25 gaztek edukiko dute bertan parte hartzeko aukera.
Helburu nagusiak umeak pilota ezagutzea eta gozatzea izango da.
Izen emateko helbide elektronikora, gaztearen izena, abizenak, adina eta kontu korronteko zenbakia eman beharko da.
Izena emateko 20€ ordaindu beharko dira.
Izena emateko epea ekainaren 25ean amaituko da.
Besterik gabe, ANIMATU ETA PARTE HARTU!
helbide elktronikoa: tzabala@hotmail.com
• Blog honek hasieratik sentsazio onak eman dizkit, egitura eta informazio egokiak... Sakon aztertu ondoren eta rubrika puntuazio sistemaren arabera, hau izan da kalifikazioa. BIKAINA
ErantzunEzabatuEBALUAZIO IRIZPIDE NAGUSIAK:
-Hiru informazio-iturri edo gehiago darabiltza: artikuluak, liburuak, elkarrizketak, instalazioetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak… Erreferentzia guztiak zuzenak dira.
Garatutako edukiak galderari erantzun dio bere osotasunean, sakontasun handiz gainera. Esteka ezberdinen bidez bestelako informazioa gaineratu da.
IKT edo gehiago darabiltza eta sortutako materiala oso didaktikoa da
Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.
Hizkuntzaren aberastasuna bikaina da, idatzia oso erakargarria eta bateratua.
Ez du inolako ortografia akatsik.
EBALUAZIO IRIZPIDE ZEHATZAK:
-Klub/eskolaren kokapena eta tipologia (handia-txikia…, estaldura geografikoa…) eta Ibilbide historikoren deskribapena argi adierazita dago. Gainera sarreran agertzeak erakarri egiten du.
-Klub/eskolan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak aipatzen dira.
-Klub/eskolatik gertu dauden ikastetxeen kopurua eta tipologia aipatzen da.
-Praktikatzeko eskura dituzten instalazioen kopurua eta tipologia aipatzen da. (erabilera ordutegia gaineratu erabiltzaile motaren arabera).
-Giza baliabideak (zuzendaritza, administrazioa, teknikoak…) agertzen dira.
-Material baliabideak (tipologia eta kopurua) ere aipatzen da.
-Euskal pilotako klub/eskolaren helburu nagusiak aipatzen da.
-Jarduera motak eta kopurua. Ekite esparrua zehaztu (hastapena, aisia, kirol egokitua, errendimendua…). Zehaztu eta deskribatu praktikatzen diren euskal pilotako espezialitateak. Baina, kasu honeta, nire iritziz bideoekin ez da nahikoa, zertxobait idatzi beharko zuten.
-Erabiltzaileak erakartzeko klub/eskolak proposatzen dituen jarduerak aipatzen dira.
-Klub/eskolak antolatzen dituen ekitaldiak (txapelketak, topaketak, hitzaldiak, ikastaroak…) argi aipatzen dira.
Bloga oso ondo dago, hala ere, zerbait hobetuko banu, argazki eta bideoak izango zen. Nire iritsiz, argazki eta bideo kopuru handiegia jarri dute eta ondorioz zertxobait desantolatua gelditu da. Horregatik, kopurua murriztuko nuen. Nire iritsiz 9,5ekoa merezi du blog honek.