2014(e)ko azaroaren 25(a), asteartea

JAVIER ARKARAZO ZESTA PUNTARI OHIA HIL DA

Bart gauean Javier Arkarazo (62 urte, Abadiño, Durangon bizi zen) zesta puntari ohia hil da bihotzekoak jota. Hileta elizkizuna asteazkena, 19:00etan, izango da Durangoko Andra Maria basilikan.
Arkarazok ibilbide luzea eta oparoa izan zuen profesionaletan eta hainbat txapelketa irabazi zituen. Euskal Herrian ez ezik Ameriketako Estatu Btauetan ere urte askoan jokatu zuen: Floridako Tampa herriko pilotalekuan eta Connecticut-eko Hartford herriko pilotalekuan.

2014(e)ko azaroaren 23(a), igandea

EUSKAL PILOTAREN SORRERA, PILOTA EUSKAL HERRIAN SORTU ZEN?


Munduko historian barrena, zibilizazio askok izan dituzte pilota jokoak, ez joko bakarra, aunitz baizik. Gauza mugikor biribila sortzeko asmoz, hainbat eta hainbat gai erabili dira: landareetatik ateratako materialak, denetariko hari eta zapiak, larrua, latexa.... eta, hara, labore pikorrez beteriko pilota ere erabili izan da jokoan. Buruz-buruzko lehiak izaten ziren, hau da, bata bestearen aurka, eta behar bezala mugatutako zelai edo belar-soroetan aritzen ziren; jokoa denbora pasa zen eta elkarren arteko tema ere, erronka. Ikus dezagun bestela gure haurren jokoa.
Beraz, pilota aldi eta alde orotako jokoa da; baina pilotan aritzeko araurik landuenak Hego Amerikan, Ekialde Hurbilean edota Mendebaldeko Europan ezarri zituzten. Lehenagoko pilota joko zahar horien artean Jeu de Paume, danbolin jokoa eta bahe-jokoa ditugu, oraindik ere bizirik, eta, esan daiteke euskal pilota eta tenisa joko haietatik datozela.

2014(e)ko azaroaren 16(a), igandea

EUSKAL PELOTA FEDERAZIOAK EUSKAL PELOTA SUSTATZEKO SPOT BAT KALERATU DU


JON ARZUBIA ZESTA PUNTAKO JOKALARIARI EGINDAKO ELKARRIZKETA

Jon Arzubia, durangoko pelotazale elkarteko zesta puntako jokalaria da. Duela 8 urte ameriketara joan zen gau eta egun zesta puntan aritzera.

*Noiz hasi zinen zesta puntan jolasten? 1994an 12 urte nituela. Aurretik Mañarin jolasten nuen esku pilotan baina anaia eta ikastolako 3 lagunek bultzatuta Zesta punta probatu nuen eta Mañaritik Durangora joan nintzen Zesta Puntan egitera. 24 urtera arte Durangon aritu nintzen eta orduan Ameriketara joateko aukera izan nuen.
*Nola suertatu zen Ameriketara joateko aukera? Bertan ari zen euskaldun bat etxera etorri zen 3-4 hilabete pasatzera eta bertako enpresak ordezko bat bidaltzeko eskatu zion. Ni izan nintzen aukeratua Durangoko elkartetik.

*Non egon zinen Ameriketan? Zenbat denbora? Dania-n egon nintzen (Florida). Laburra izan zen esperientzia, urtebetekoa.

2014(e)ko azaroaren 15(a), larunbata

UNAI AGIRREZABALA PELOTAKO ENTRENATZAILEARI EGINDAKO ELKARRIZKETA


1-      Zein kategoriatakoak entrenatzen dituzu? Elkartean dauden guztietan. Txikiekin hasi eta senior mailara arte.

2-      Zenbat urte daramatzazu elkartean entrenatzaile bezala? 2 urte

3-      Elkarte honetan bakarrik entrenatzen al duzu? Ez, Mañariko pilota eskolan ere aritzen naiz entrenatzaile gisan.

4-      Entrenatzaile bezala zein helburu dituzu? Umeei erakustea. Euskal kulturan parte den kirolaz umeak gozatzea.

5-      Zein metodo erabiltzen duzu erakusteko? ,denbora guztian partiduak ala eduki bakoitzeko 
ariketak jartzen dituzu? Jolasen bitartez lantzen ditugu teknikak, umeak ez daitezen aspertu.

6-      Entrenatzaile titulurik baduzu? Ez, ez dut aukerarik izan.


2014(e)ko azaroaren 12(a), asteazkena

TXABER ZABALA PILOTAKO ENTRENATZAILEARI EGINDAKO ELKARRIZKETA

1-      Zein kategoriatakoak entrenatzen dituzu?
Elkartean dauden guztietan: prebenjaminetan hasi eta Senior mailara arte

2-      Zenbat urte daramatzazu elkartean entrenatzaile bezala? 7

3-      Entrenatzaile bezala zein helburu dituzu? Pilotaz disfrutatzea, gozatzea. Umeek ondo pasatzea.

4-      Gaur egun pilotan aritzen zara? BAI

5-     Zein metodo erabiltzen duzu erakusteko? denbora guztian partiduak ala eduki bakoitzeko ariketak jartzen dituzu?
Hastapenetik hasita teknika ezberdinak ikasten joateko joko bidez lantzen ditut

6-      Entrenatzaile titulurik baduzu? Bai.
Título de Entrenador de pelota por la Federación Vasca

2014(e)ko azaroaren 11(a), asteartea

NON EROS DEZAKEGU ZESTA-PUNTAKO XISTERA BAT?

NON EROSI XISTERA?

Miguel Angel Arriaga Uriartek (Berriz, Bizkaia, 1956) bere jaiotza herrian egin zituen hamaika urte. Hortik aurrera, Durangoko institutuan aritu zen 18 urterekin C.O.U.-a amaitu arte.

Nerabezarotik, garai hartan normala zenez, eskupilotan aritu zen eta 16 urterekin jubenilen ligara iritsi zen. Halere, esku pilotan jolasteari utzi behar izan zion partiduak jokatu eta gero bere eskuak ez zirelako ongi sendatzen. Egoera honek, Miguel Angel zesta-puntan aritzera animatu zuen eta Jose Urbietak zuzendutako eskolan izendatu zen, Ezkurdi frontoian. Garai horretan, profesional nabarmenen artean Elejabarrieta anaiak, Rafael Gorroño, José Antonio Idigoras, Roberto Azkarate, Ramón Zarandona eta Pedro Mari Garita  aurkitzen dira, oso ohikoak Ezkurdi frontoian.
Espezialitate honetara berandu sartzeak, bi urte pasatu eta gero, xisterak egitearen mundura eraman zuen. Honetarako, bere ikaskuntza prozesua Jose Maria Arriagarekin hasi zen Ezkurdi frontoian eta bi hilabete pasatu ostean Jose Echaberekin jarraitu zuen ikasten Gernikako frontoian. Josek lehenago elkarte bat sortua zuen Jose Miguel Aldazabalekin, gaian beste adituetako bat.


2014(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena

XIII. ASTARLOA SARIA EMAN DIGUTE

Astarloako kultur elkarteak gure pilota kluba “XIII. Astarloa saria”rekin eskertu nahi izan digu Durangon gazteen artean egon den eskupilotaren sustapenarengatik. Esker onaren ekitaldia Durangoko batzokian izan zen ikusle ugariren aurrean.

Pilar Ardanzak, EAJko udaleko batzordeko presidente eta diputatuak eta Aitiziber Irigorasek, Durangoko alkate andreak, Angel Sautori, gure klubeko presidenteari, eman zioten saria. Astarloa kultura elkarteak bereizketa bat egin zuen gure klubarekin beraien jardunbidean zehar kolaboratu duten pertsonei nahiz entitateei esker on publikoa eskaintzeko.